XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso eskematikoki bada ere, esan daiteke neuronaren funtzio espezifikoak mintz plasmatiko honetan ematen direla.

- Zitoplasma, bere organulu tipikoekin: mitokondria ugariak, erretikulu endoplasmatikoa eta erribosomak, Golgi-ren aparatu, mikrobesikulak, bakuolak, e.a.

Ez daukate zentrosomarik; hau izan daiteke zelula hauen birproduziezinaren arrazoia.

- Nukleoa: zentrala, guztiz normala, DNA-rekin.

Neuronen ezaugarri morfologiko aipagarriena, dudarik gabe, bere luzadura zitoplasmatikoak dira.

Hauek bi motatakoak dira.

Batzuk laburrak, oso abartuak eta ugariak: dendritak.

Eta besteak luzeak, abar gabekoak eta bakarrak: Zilindro-ardatza, axona edo neurita.

Dendritak dira inpultso nerbiotsuaren hartzaile eta neuronaren gorputz edo somara daramatenak.

Zilindro-ardatza, aldiz, neuronaren irten-atea da.

Zilindro-ardatzaren egitura zerbait diferentea da.

Ez dauka erretikulurik eta gaineko organuluak eskasak dira.

Bukaeran zertxobait zabaldu egiten da eta botoi presinaptikoa esaten zaio.

Axona somatikoa sortzen deneko parteari kono axonikoa deritzo.

Batzutan, axona mielina izeneko substantzia lipidiko batez estalia azaltzen da.

Gaur dakigunez, mielinazko magina hau Schwann-en zelulak (zelula glialak) eratzen dute, modu berezi batean bilduz axonaren inguruan.

SINAPSIA.- Izen hau 1897.ean hasi zen erabiltzen Sherrington-en eraginaz, neuronen arteko komunikazioa izendatzeko.

Bizkarmuineko neurona motore baten gorputz zelularra, beste neuronen bukaera nerbiotsuz (botoi sinaptikoz) josia.